PLE-ak

 PLE-ak zer diren ikasteko bi aukera:

1) Zer dira PLE-ak? (Bideo honetan Linda Castañedak azaltzen du)



2) Zer dira PLE-ak? (Azalpen labur bat)

    PLE-ak (Personal Learning Enviroment), hau da, Ikaskuntza Pertsonaleko Inguruneak, ikasleei beraien ikaskuntzaren kontrola eta gestioa bideratzen laguntzen dieten sistemak dira.
    Ikasle batek bere ikaskuntza prozesua antolatzeko erabiltzen dituen aplikazio multzo bat bezala defini daitezke ere bai.

    Autore batzuentzako, PLE batek ez ditu soilik web2.0-ko tresnak aintzat hartu behar. Ikasleen arteko, ikasle eta irakasleen arteko eta hezkuntza komunitatetik kanpo dauden pertsonen arteko harreman interpertsonalak barne hartu beharko lituzke. Era berean, ikaskuntza ekintzak gertatzen diren espazio fisikoak gain hartu behar dira.

Jordi Adellek, ikaskuntzako ingurune pertsonalak hiru eztabaiden bidez deskribatzen ditu:
  1. Ikasleei berain ikaskuntza helburuak finkatzen laguntzen dieten tresnak dira.
  2. Berain ikaskuntzaren gestioa errazten die, bai edukietan baita prozesuetan ere.
  3. Ikaskuntza prozesuan komunikazio istantziak sortzen dituzte.

     Aipatu behar da ikasleek ikasteko prozesuen, esperientzien eta estrategien konfigurazioa martxan jarri behar dutela. Hortaz aparte, teknologiak ematen dituen aukerak aprobetxatu eta indartu behar dituzte.



    Klasean bakoitzak gure Symbaloo-a sortu dugu, ikasteko modu erraz bat izateko aukera ematen digun aplikazioa.


Nire ustez aplikazio hau oso baliagarria da pertsona guztiontzat, informazioa modu azkar eta erraz batean lortzeko aukera ematen digulako.

Comentarios